Landara eta Lorezaintza azoka igandean Garain

Garaiko udalaren, Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen eta Trumoitte Alkartearen eskutik, Garaiko udalerrian III. Landara eta Lorazaintza Azoka ospatuko da datorren apirilaren 19an. Orain bi urte jaio zan azoka honek euki dauan arrakasta handia barritu gura dau aurtengo bere hirugarren edizinoan, giro jator eta herrikoian murgilduta, landara eta lorazaintzako herriko eta kanpoko zaleen topalekua finkatzen.

Apirilak 19an Garaiko herrira gerturako diran azokazaleak Euskal Herri osoko Mintegien landarak/lorak, lorazaintzako lanabesak eta baserri tresnak ikusteko eta erosteko aukera izango dabe. Mintegiek eta Lorazaintza enpresek euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren barri emongo deutsee erosleei aurrez aurre. Garaiko azokan erosgai egongo diran produktuak sasoiko loreak, kaktusak, bonsaiak, lora sikuak, landara txikiak, lorazaintza lanabesak,baserri tresnak, produktu ekologikoak eta produktu fitosanitarioak izango dirabesteak beste.

Bestalde, eskualdeko 3 baserritarrak Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emongo dabe.Azokan erosgai egongo diran produktuak, Idiazabal gaztaia, baserriko ogia, euskal pastela, sagardaoa etatxakolina.

Azoka guneak musika doinuez alaituko dira eta horrez gain herriko bolondresek eta Trumoitte Alkarteak herriko bolatokian eurek egindako pintxoak saltzen eukiko dabez. Pintxo honeek jaten laguntzeko edariak be zerbitzatuko dabez.

Azoka goizeko 10:00tatik eguerdiko 14:00ak arte izango da zabalik, 11:00etan Lorezaintzaren inguruan Jakoba Errekondo adituaren eskutik hitzaldi bat egongo da, gero ortu edo lorategian erabili ahal izateko emandako gomendioak. Galderak egiteko aukera izango da.

Garaira hurbilduko dan jendeari gune aproposa prestatu deutsagu eguna igarotzeko. Guztira 22 dira herrira hurbilduko diran ekoizle zein landara edo lorazaintza enpresak euren produktuak zuzenean saltzeko, besteak beste:

15 landare/lore enpresa: lorategi, bonsaiak, fruta landarak, lora sikuak, jateko haziak, kaktusak, orturako landarak…

2-3 lanabes enpresa: makinaria, eskuko tresnak, ortu eta lorategirako gaiak eta animali txikientzako gaiak

Lorezaintzako aditu bat

Gaztagile bat.

Sagardao eta txakolin ekoizle bat.

Okin eta gozogile bat

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapeneko Alkarteak eta Trumoitte Kultur Alkareak aipamen berezia egin nahi deutse antolakuntza aurrera eroateko lan eskerga egiten dabe eragile guztiei: Udaleko brigada/langileei, eta herriko boluntarioei aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten daben lanagaitik.

Informazino honekin batera, Garaiko Landara eta Lorazaintza azokara etortzeko gonbita helarazo nahi deutsuegu. Eguraldiak lagun, egun zoragarria izan daigun.

Oharra: Edozein zalantza argitzeko Urkiola landa Garapenerako Alkartzeagaz edo Garaiko udalagaz harremanetan jarri zeinkie.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies