Goizeko 11,00etan kalejira hasi da eta eguerdiko 13,00etan alardea ospatu da Ezkurdiko plazan
DURANGO | Gaur Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatu da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LIV(54) edizioa izan da. Gutxi gorabehera 150 ume eta gazte batu dira eta beste 30 arduradun abiatu dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11,00etan kalejira hasi da eta eguerdiko 13,00etan alardea ospatu da Ezkurdiko plazan. Parte hartu duten taldeen zerrenda hauxe da:
– Tronperri, Durangokoa.
– Txoritxu Alai, Durangokoa.
– Iluntze, Matienakoa.
– Iremiñe, Berrizkoa.
– San Lorentzo, Berrizkoa.
– Udabarri, Zornotzakoa.
– Txindurri, Ermuakoa
– Itzartu, Algortakoa.
– Salleko, Sestaokoa.
Egitaraua ere hemen bidaltzen dizuegu:
– Neska/Mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo. Ostean, Arku dantza, Zinta dantza eta Sagar dantza.
– Ume txikiak: San Petrike, Txulalai eta Zapatain dantza.
– Denak: Fandangoa eta Arin-arina.


