dotb Durangaldeko Telebista

201 haurrek hartuko dute parte Elorrioko ´’Uztaila Oparo’ programan

Astelehenean hasiko da 3-12 urte artekoentzat Udalak antolaturiko herri-kanpamendua

Programa datorren astelehenean hasiko da

ELORRIO | Uztaila Oparoko udaleku irekiak uztailaren 1ean hasiko dira eta guztira, 3-12 urte arteko 201 elorriarrek hartuko dute parte hiru txandetan: uztail osokoa, 1etik 26ra; zein bi astekoak, 1etik 12ra edo 15etik 26ra.

Goizetan, 09:30etik 13:30era izango da kanpamentua, eta astean behin irteerak egingo dituzte, 16:30ak arte.

Bestalde, igeriketa ikastaro trinkoak ere antolatu ditu Udalak uda honetarako.  Joan den astelehenean, hilak 24, hasi ziren eta uztailaren 5ean amaituko dira.

Horrez gain, Elorrioko eskolek eta klubek hainbat ekintza antolatu dituzte. Herriko kirol elkarteen eskutik hainbat kirol aukera egongo dira: CD Elorrioren Beta Teknifikazio Campusa eta Elorrioko Rugby-Taldearen kanpamentua.

Halaber, aste honetan ekin diote Txintxirri ikastolak antolaturiko hiru ekintzei –Eman hegoak udaleku irekiak, Enjoy english eta Dantza udalekua– eta Lourdeseko Ama ikastetxearen Summer Fun-i ere.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime