Azaroaren 5tik 7ra bitartean ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte
ELORRIO.- Gaur, azaroak 5 eta datorren igandera arte ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Elorrioko Ernaik «Elorrixoko Gazte Asteburua!» lemapean.
Horrela, gaur arratsaldeko 17:30ean aurkezpena egin ondoren «gaztea eta kartzela» izeneko hitzaldia eta Heitxi eta Añiren emanaldia izango da.
Bihar, azaroak 6, Gazte sortzaile azokarekin hasiko da eguna eta ez dira faltako trikipotea, bazkaria eta kontzertua.
Bukatzeko igandean «Abiadura Handiko Txikizioa» dokumentala aurkeztu da Gaztetxean.
EGITARAUA:



