Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | Ofizialki 321 eraikinek izan zituzten kalteak, eta horietako 70 guztiz birrinduta geratu ziren. Kaltetutako etxebizitzak 304 izan ziren, %96 alde zaharrekoak. Dirutan, 4.239.901 pesetatako kaltea izan zen.
Bonbardaketaren ostean, hainbat izan ziren Durangoko erasoaren berri eman zuten Nazioarteko komunikabideak: Japonia, Frantzia, Polonia, Erresuma Batua edota Alemaniarrak.




