Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | Gerrak Euskal Herrian iraun zuen bitartean, batez ere 1937ko maiatzean eta ekainean Bilboko itsasadarretik, milaka haur erbesteratu ziren. Gerrako haurren beraien elkarteak 30.000 ume ebakuatu zituztela kalkulatzen du. 2015ean, Asociacion Guerra y Exiliok (AGE) egindako lana erakutsiz, Moskuko Espainiar Zentroko materialarekin gerrako umeen ikuspegia erakusten zuen erakusketa antolatu genuen Landakogunean.


