Goizeko 9etatik aurrera ekitaldi ezberdinak izango dira Amorebieta-Etxanoko auzoan

AMOREBIETA-ETXANO| Ohi denez Belatxikieta auzoan Inazio Deunaren eguna ospatuko dute domekan.
Horrela, domekako goizeko 9:00etan hasiko dira jaiak harrera eta txupinarekin eta 10:30ean Trikitixa saioa egongo da Izaro eta Irati Gastelu aizpekin.
Goizeko hamaiketan Beñat Ugartetxea eta Alain Barañano bertsolariak arituko dira. Eta 11:30 aizkolariak egongo dira, Julen Mendieta, Done Intxausti, Xabier Garcua ‘Utxu’ eta Manex Izagirrekin.
Bukatzeko 12:30ean Mariatxiak egongo dira Pantxo Balbuenarekin eta 15:00etatik aurrera musika girotua izango da auzoan.



