Urtarrilaren 7an, eguerdiko 12:30ean izango da

AMOREBIETA-ETXANO.- Bihar, urtarrilaren 7an, Eubako pasionisten elizan Erregenetako Txistu kontzertua egongo da.
Bertan, Jaizale Durangaldeko Txistularien elkarteak, Eubako Koroa eta akordeoi jotzaileek hartuko dute parte Jose Angel Mugerza zuzendaritzapean.
Abestuko dituzten abestien arten «Hator, hator», «Euskal Musikaren gorespena», «Horra Mari Domingin» edota «Birjina Maite» abestuko dute besteak beste.


