Udalak zein herritarrek Lantziegoko udal ordezkariak eta herritarrak hartu dituzte

GARAI | Garaiko eta Lantziegoko udalak 2013. urtean senidetu ziren, bi udalek berariaz hartutako erabaki eta sinaturiko akordioen bitartez. Hori horrela, urte batean, Garaiko herritarrak Lantziegora eta, hurrengoan, Lantziegokoak Garaira hurreratzen dira, senidetzako akordio hori urtero-urtero berrituta. Bi herrien arteko senidetasun-erabaki horren ikurrak dituzte Garaiko San Migel elizaren ondoan landatutako artea, mugarria eta mahastia. Larunbat honetan Garaik eta Lantziegok herri bien arteko senidetzea berritu dute.
2020. urtean, zorigaiztoko pandemia tarteko, eten egin zen harreman-bide hori. Hurrengo bi urteetan ere ez zen halakorik egin. 2023an, ostera, harremanak berreskuratzeko hautua egin zuten bi udalek. Pasa den urtean, garaitarrak hurreratu ziren Lantziegora. Eta gaur 2024. urteko maiatzaren 4ean, Garaiko Udalak zein herritarrek Lantziegoko udal ordezkariak eta herritarrak hartu dituzte.
Antolatu diren ekitaldiei jarraituz, San Migel elizaren ondoan dagoen mugarria, artea eta mahastia bisitatu dira eta, azkenean, talde-argazkia atera dute.



