dotb Durangaldeko Telebista

SAC Zornozak herriko ikasleentzat ipuin lehiaketa berria antolatu du

Aurtengo edizioa “Iratzargailuak esnatu ninduen. Heldu zen larunbata eta oso urduri nengoen…” esaldiarekin hasi behar dira

Sari banaketa abenduaren 19an izango da

AMOREBIETA-ETXANO | Aurten ere Zornotzako Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”k herriko ikasleentzat zuzendutako Ipuin Lehiaketa antolatzen du. Ekimen honek bere 25. edizioa betetzen dau. «Zenbaki borobila denpora luze honetan gertatu dana gogoratzeko eta hausnarketa egiteko», aipatu dute antolatzaileek.

2000. urtean egindako lehen edizioan adinaren arabera bi lehiaketa talde antolatu ziren eta gazteek idazlanan “Zornotza” zelan ikusten eben jorratu behar izan zuten. Guztira 45 lan aurkeztu ziren. Urteko ediziorako aurkeztutako lan kopurua bikoiztu egin zan eta azkenengo urteetan, orain adinaren arabera hiru taldeetan sailkatuta, 250-300 lan aurkezten dira.

«Ez da kopuru txikia gaur egun idaztea hitz gutxitako mesu elektronikoetara mugatzen danean!!! Ipuin Lehiaketaren harrera onaren zergaitia bere egituran datza. Zornotzako ikastetxe ezberdinetako irakasleak diren elkarteko kide eta langunez osatatutako lan talde batek Ipuin Lehiaketa antolatzen arduratzen da… epeak jarri, urteko gaia erabaki (orain lan guztientzako hasierako esaldia), ikasteetxetan deialdia zabaldu eta ikasleak parte hartzera animatu. Azkeneko hau guztiz funtsezkoa partaidetza sustatzeko», azaldu dute.

Behin lanak jasotzen direla ezin dute ahaztu epaimahi lanarekin lagutzen ditzuten Zornotzako Udal Euskaltegiko irakasleak…egun gutxitan hain ezberdinak izaten diren lanak zuzendu eta erabaki zeintzuk jasoko duten maila bakoitzeko sariak.

Aurtengo edizioa bada martxan eta lan guztiak “Iratzargailuak esnatu ninduen. Heldu zen larunbata eta oso urduri nengoen…” esaldiarekin hasi behar dira….eta hortik aurrera bakoitzaren imaginazioak zehaztuko dau bidea!

Euskararen egunaren inguruan antolatzen diran ekimenekin bat eginez, idazlanak abenduraren 3an batuko dira. Gero, abenduaren 19an arratsaldeko 19:00etan Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”ren egoitzan (Harrison eraikina 6, behe solairua) sari banaketa izango da. Ekitaldia etorri nahi daben lagun guztiei zabalik dago.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.