dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldean Santa Agedako koplak abestuko dira martitzenean

Zornotzarrak 18:30ean irtengo dira eta elorriarrak berriz 19:00etan

Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera

DURANGALDEA | Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan zornotzarrak eta elorriarrak kantuan irtengo dira kalerik kale, makilak astindu bitartean.

Elorrion Santa Agedako kopla herrikoi eta errotuak kantatzeko urteroko usadio honi 19:00etan emango diote hasiera Herriko Plazan. Hitzordu irekia da elorriar guztientzat, eta Berriotxoa abesbatzak eta parrokiako abesbatzak ez dute hutsik egingo. Ekitaldia Iturrizoro Elkarteak antolatu du, Udalarekin lankidetzan.

Zornotzan, beste urte batez, Armendola Kultur Elkarteak otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, Amorebieta-Etxanoko abesbatzak bilduko ditu, baita nahi duten herritarrak ere, Agate Deunako koplak abesteko eta, horrela, gure ohiturak bizirik mantentzen jarraitzeko.

Ospakizuna arratsaldeko 18:30ean hasiko da herriko abesbatza ezberdinekin herriko kaleetan zehar koplaren bertsio desberdinak abestuz eta 20:00etan denak Herriko plazan bilduko dira bertaratzen diren pertsona guztiekin batera kantatzeko. Ondoren, ospakizuna plazako arkupeetan egingo den luntxarekin amaituko da . Armendola Kultur Elkartetik dei berezia egiten dugu bertaratutakoak baserritar jantzita etor daitezen.

Armendola Kultur Elkarteak mota guztietako ekimen soziokulturalak sustatzea du helburu, baita euskal kultura, historia, hizkuntza, gastronomia eta etnografiei buruzko garapena eta ikerketa ere.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.