Herriko ikastetxeetako ikasleak kalera irten dira koplak abestera
DURANGO | Gaur, Santa Ageda bezpera dela eta, herriko ikastetxeetako ikasleek oles egin dute eskuan makila harturik.
Jesuitak Ikastetxeko ikasleen kasuan, goizean zehar egindako ibilbidean Zaharren Egoitza bisitatu dute eta Udaletxeko Plazan ere abestu dute.
Durangon bezala, gaur ere kalera irtengo dira koplak abestera Durangaldeko leku askotan, esaterako Zornotzan edota Elorrion.
Hemen gaur goizeko bideoa.