dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko ikasleek Euskaraldiaren muralak egin dituzte

Maiatzaren 5etik aurrera horma-irudiak herriko leki desberinetan jarriko dira

Ikasleen topaketa astezkenean izan zen Ezkurdin

DURANGO | Azken asteetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako Durangoko ikastetxe guztietako ikasleak Euskaraldiaren muralak egiten ibili dira; maiatzaren 5etik aurrera Durangoko hainbat puntutan ikusi ahalko dira mural horiek.

Durangoko Ezkurdi Plazan elkartu dira asteazken honetan. Euskaraldiaren Batzordeko hainbat kide eta Durangoko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiak: Landako Eskola, Jesuitak Ikastetxea, San Antonio, Zabalarra Eskola, Kurutziaga Ikastola eta Nevers Ikastetxea. Ikastetxe horiek guztietako ikasleak eta irakasleak batu gara gaur.

Euskaraldiko batzordeko kideek eskerrak eman dizikiete ikastetxeei, eta, batez ere, haur eta gaztetxoei; euskaraldiaren alde egiten ari diren lan guztiagatik, eta, bereziki, egin dituzten mural ederrengatik. Ondoren, batzordeko beste kide batek batzordearen izenean mezua irakurri die ikastetxeei. Azkenik, talde argazkia atera dute.

Maiatzaren 5etik aurrera horma-irudiak leku hauetan egongo dira:

– San Agustinen
– Merkatuan
– Andragunean
– Durangoko Kirolak I
– Durango Kirolak II
– Bizenta Mogel Bibliotekan

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.