dotb Durangaldeko Telebista

Herri Kirolen erakustaldia Berrizen igande honetan

Izadi Aguirrek, Karmele Gisasolak, Haritz Arangurenek eta Mikel Agirrek parte hartuko dute

Jardunaldia 11:30ean hasiko da

HERRI KIROLAK | Datorren igandean, maiatzaren 25ean Berrizko Olakueta Plazan Herri Kirolen jardunaldia ospatuko da Izadi Aguirre, Karmele Gisasola, Haritz Aranguren eta Mikel Agirreren partaidetzarekin.

Jardunaldia 11:30ean hasiko da, herri kiroletan hasteko haur jolasekin, haurrek Herri Kirolen modalitate ezberdinak gertutik ezagutu ditzaten.

Eta, 13:30etatik aurrera, Karmele Gisasola aizkolari mallabitarrarekin, Izadi Aguirre eta Haritz Aranguren bezalako harrijasotzaileekin edo Mikel Agirre diziplina anitzeko kirolariarekin hasiko da erakustaldia.

Bestalde, 13:00etatik aurrera, Eusko Label hanburgesak dastatzeko aukera izango dute nahi dutenek.

Berrizko Udalak antolatutako ekitaldiak Eusko Labelaren babesa du HAZI fundazioaren bitartez, eta kultura eta kirol tradizionala sustatzea eta balioestea du helburu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.