dotb Durangaldeko Telebista

«Aurtengo Sanblasek nobedadeak izango dituzte»

Mikel Urrutia, Abadiñoko alkateak datorren otsailaren 3ko egunaz hitz egin du DOTBko Biok saioan eskainitako elkarrizketan

Mikel Urrutia, Abadiñoko Alkatea

ABADIÑO |  “Aurten ere San Blasak egongo dira”, adierazi zuen alkateak, eta azaldu zuen aurtengo edizioa berezia izango dela dermotisiaren ondorioz. Izan ere, gaitz horren eraginez, aurten ez da behirik izango azokan. Hala ere, Urrutiak azpimarratu zuen behien presentzia San Blas eguneko egitarauaren zati bat baino ez dela. “San Blasak askoz gehiago dira: lehen sektoreari lotutako azoka, makineria erakusketa… eta hori guztia ohiko moduan antolatuta dago”, nabarmendu zuen.

Horrez gain, beste hainbat nobedade ere iragarri zituen alkateak. Batetik, Euskal Herrian egindako gazten dastaketa egingo da karpa batean. Bestetik, ardi-txakurren erakustaldia izango da, eta arratsaldean, idi-probarik egongo ez denez, zaldi-probak antolatuko dira.

Urrutiaren hitzetan, Abadiñok San Blas eguna ospatzen jarraituko du, tokiko ekoizpena eta lehen sektorea ardatz hartuta.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.