dotb Durangaldeko Telebista

Durango BHI institutuko ikasleak Turkian «Junior Life Masters» proiektuan

xxx

Otsailaren 2tik 7ra Turkian egongo dira

DURANGO |  Gu Durango BHI institutuko ikasleak gara, eta Otsailaren 2tik 7ra Turkian egongo gara, Erasmusen, konkretuki Ankaran. Proiektu hau OKM eta Teknologia Zirkularra deitutako ikasgai baten barnean egiten dugu. «Junior Life Masters» izeneko proiektua da, eta Turkiako eta Bulgariako ikasle batzuekin lan egiten ari gara, bakoitzaren kultura, hizkuntza, ohiturak… ezagutzeko. Haiekin, hainbat ekintza egiten ditugu, haien institutua bisitatu dugu, eta Maiatza aldera haiek Euskal Herria bisitatzera etorriko dira, gure institutua bisitatzeko eta ekintza gehiago egiteko. Esperientzia izugarria izaten ari da, eta oso ondo pasatzen ari gara, proiektu interesgarria eta polita baita.

Alazne Garrote eta Anne Cagigas.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.