dotb Durangaldeko Telebista

Zabalik Karmen jaietako marmitako lehiaketan izena emateko epea

Lehiaketa uztailaren 18an ospatuko da eta parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 10era bitarte dute izena emateko epea

Iaz baino 20 talde gehiago egongo dira
Lehiaketa uztailaren 18an ospatuko da

AMOREBIETA-ETXANO | Beste urte batez, Amorebieta-Etxanok Marmitako Lehiaketa ospatuko du uztailaren 18an, larunbata, Karmen jaien egitarauaren baitan. Partaidetza handiko ekintza izaten da hau eta lehiaketa eta gaurtik hasita, datorren uztailaren 10era arte, zabalik egongo da izena emateko epea.

Lehiaketa parte hartzeko interesa duten talde guztientzat dago zabalik , eta izena emateko epea astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00era izango da, uztailaren 10eko 13:00ak bitarte. Izen-emateak Zelaieta Zentroan edo online egin ahal izango dira, azken kasuan, Udalaren webgunean, “Izen-emateak” atalean.

Talde bakoitzak arduradun bat izendatu beharko du, izen-ematea kudeatzeko eta Udalak emandako materiala (mahaiak, aulkiak) jasotzeko. Pertsona hori bera izango da, behin lehiaketa amaituta, Udalak utzitako materiala behar bezala bueltatzearen arduraduna.

Espazioen zozketa

Esan bezala, Marmilako lehiaketak talde ugari batzen ditu urtero eta horrenbestez, beharrezkoa izaten da talde bakoitzaren kokapena zozketatzea. Talde bakoitzeko kokapen edo espazio hori zozketa publiko bidez esleituko da.

Zozketa uztailaren 13an, 12:00etan egingo da Zelaietako Auditorioan. Espazioak parte-hartzaileen kopuruaren arabera sailkatuko dira hiru kategoriatan: A, talde txikientzat; B, talde handientzat; eta C, Challengeko taldeentzat. Talde bakoitzak zozketan egokitutako lekua hartu beharko du, salbuespenik gabe.

Antolatzaileek Challengean parte hartzen duten gazte-taldeei baino ez diete emango hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia. Gainerako taldeek beren materiala jarri beharko dute.

Mahaiak eta aulkiak mapan esleitutako lekuetan entregatuko dira, 10:30etik 13:00etara, eta 13:00etatik 19:30era bitartean. Ezinbestekoa da taldeek antolatzaileen jarraibideak jarraitzea une oro. Sari banaketa, halaber, 14:30ean izango da, Zubiondo plazan.

Lehiaketan zehar sor daitezkeen gorabeherak konpontzeko Batzorde Antolatzaile bat egongo da, Zornotzako Gazteak taldeko bi kidek eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko bi ordezkarik osatua.

Informazio gehiago eskuratzeko, deitu Zelaieta Zentrora 94 6300650 telefonora edo idatzi zelaieta@amorebieta.eus helbide elektronikora.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.