¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.
Txopo igoera ostegunean 20.00etan izango da

ELORRIO | Giro ederrean abiatuko dira Elorrioko San Agustin auzoko jaiak, abuztuaren 27ko arratsaldean txopoaren igoerarekin. Ekitaldi horrek emango dio hasiera ofiziala herritarrak biltzen dituen bi eguneko egitarauari.
Abuztuak 27
- 20:00etan, Txopo igoera.
Abuztuak 28
- 12:00etan, meza eta euskal dantzak.
- Jarraian, bermuta eta igel txapelketa.
- 18:00etan, tailerrak eta jolasak Intxorta asti elkarteagaz (txokolatea egongo da).
- 20:00etan, Iruzta taldearen kontzertu akustikoa.
- 22:30ean, Mugan taldearen kontzertua.


