dotb Durangaldeko Telebista

Intxaurrek botatako txupinazoarekin hasi dira San Fausto jaiak txosnagunean

¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.

Elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta hainbat lagun aurreratu dira urteurren berezi honetan irakurritako pregoia entzutera

Hasi dira jaiak txosnagunean

DURANGO | Durangoko San Fausto jaietako giroa txosnaguneraino iritsi da gaur, Intxaurre Kultur Elkarteak botatako txupinazoarekin. Elkarteak 40 urteko ibilbidea ospatzen du aurten, eta urteurrenak protagonismo berezia izan du jaietako hasieran.

Hainbat lagun txosnagunean bildu dira pregoia entzuteko eta jaietako lehen uneak elkarrekin bizitzeko. Horrela, txupinazoak eta pregoiak eman diete hasiera San Fausto jaiei txosnetan, datozen egunetako egitarauari bide emanez.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.