La Salle Berrozpe ikastetxearekin batera garatzen ari diren proiektua

IURRETA.- Iurreta LHI Donostiako Kursaal Jauregian izandako Lanbide Heziketako Nazioarteko kongresuan izan da La Salle Berrozpe ikastetxearekin batera garatzen ari diren ‘Kolobot’ proiektua aurkezten.
Kongresu honetan Iurretako institutuko irakasleak herrialde ezberdinetatik etorritako adituekin izan dira hezkuntzarako prezio baxuko beso biko robot kolaboratiboa, open hardware eta open softwarean oinarritutako proiektu hau ezagutarazten.
Robot laguntzaile edo kolaboratibo hauek gizakiekin integratzen dira fabrikazio ingurunetan, segurtasun hesirik gabe lan eginez. Langileekin funtzionatzeko gaitasuna emateaz gain, automatizaziori ere malgutasuna eskeintzen dio. Programatzeko errazak dira eta segurtasun sistema bereziak dauzkate gizakiekin elkarren ondoan lan egiteko. Robotak indar eta kontsumo sentsoreak dauzkate oztopoak saihesteko eta beren sistemak deskonektatzeko langilearen segurtasuna bermatuz.
‘Kolobot’ eskuragarria izan daiteke enpresa txiki edota ertainentzat.
Errazak irakasteko
Robot kolaboratzaileak errazak dira programatzeko. Pertsona ez adituak direnak programatu ditzakete, robotaren eskumuturra posizio desberdinetara mugituz. Posizio desberdin hauek memorizatzen ditu, geroago, automatikoki errepikatzeko.


