Ekitaldiak 12,00etan hasiko dira

IURRETA.- Urtero lez, bihar, irailaren bigarren asteburuan, Iurretako Laixiar zelaian kofradien jaia ospatuko da.
Aurten ere bihar ospatuko den festa 12,00etan hasiko da mezarekin eta ondoren kofradien batzarra, dantzariak eta bertsolariak egongo dira. Anai arteko bazkariaren ondoren umeen jolasak eta herri kirolak egongo dira HEKI Herri Kirol klubarekin batera. Eguna bukatzeko erromeria egongo da



