Bizkaia eta Gipuzkoa Bi taldeek jokatuko dute finala

DOT KIROLAK.- Igande honetan arratsaldeko 17:00etan hasita, Berrizeko Berrizburu pilotalekuan jokatuko dute Bizkaia eta Gipuzkoa Bi taldeek E.H-ko Bote Luzea txapelketako finala.
Gaurko aurkezpenean Orlan Isoird alkateak gogoratu du Berriz pilota jokalmode zaharrenaren xedea dela eta «horrelako gauzak oso garrantsitzuak dira gure ondarea zaintza aldera, gure kulturaren zati inportante bat baita» azpimarratu du.
Bizkaiko taldeak aurreko bi edizioetako emaitza berdina lortzen saiatuko da igande honetan Gipuzkoa Bi taldearen aurka. Bizkaitarrak dira faborito, aurreko bi edizioetako txapeldunak izateaz gain aurtengo liga fasean eta finalerdietan maisutasunez irabazi bait dituzte beraien norgehiagoka guztiak. «Hala eta guztiz, Gipuzkoa Bi taldea oso lehiakorra da eta Berrizera sorpresa ematera bidaiatuko dute» azaldu dute Kepa Arroitajauregi eta Aitor Erauzkinek Euskadiko Euskal Pilota Federakundearen ordezkariek.
Jokamolde honetara jolasteko eguraldi ona egin behar du «iaz ere partidaren bat suspenditu egin behar izan zen» azaldu du Arroitajauregik.
Hurrengo igandean errebantxa eta Europako Ondare Jardunaldiak
Bestalde, azaldu duenez hurrengo larunbatean pasadan urteko finalaren errebantxa jokatuko da eta ostean Nesken Gomazko Pala partida izango da eta ekimen hoien artean Europako Ondare Jardunaldien barnean eta Gerediaga Elkartearen eskutik «ordu erdiko saio baten «Pilota jokua zelaietatik pilotalekura» izeneko ekimenean pilota jokuaren gaia jorratuko da 17.00etan izango da eta ondoren partida ospatuko da» azaldu du Isoirdek.


