Lokalak herritarrei informazioa emateko gune moduan funtzionatuko du batez ere

DURANGO.- 2018ko edizioan bezala, aurten ere Euskaraldiko lokala zabalduko dute Durangon. Oraingoan, lokala Zumalakarregi kalea 2 helbidean dago, «Naranja» denda zegoen lekuan.
Aurtengo edizioan Euskaraldiko izen-ematea internet bidez egitea sustatu gura dute, arduradunek adierazi duten bezala «hori delako seguruena bizi dugun sasoi honetan. Dena dela, inork arazorik badu, Euskaraldiko lokalean izena emateko aukera egongo da».
Lokalak herritarrei informazioa emateko gune moduan funtzionatuko du batez ere, eta Euskaraldiko banderolak erosteko aukera egongo da. Euskaraldia hasi aurreko egunetan txapa banaketa masiboa egingo dute bertatik, aurreko edizioan bezala.
Datozen 3 asteetan hauxe izango da ordutegia:
Asteartetan 18:00 – 20:00
Ostegunetan 18:00 – 20:00
Larunbatetan 11:30 – 14:00



