Alkarretaratzera Herriko plazan egingo dute, 13:30ean

AMOREBIETA-ETXANO | Armendola Kultur Alkarteak aurreko urteetan bezala, aurton be, herriko abesbatzak eta herritar guztiak deitu gura dute Agate Deun egunaren bezperan, otsailaren 4an, domekan, Herriko Plazan egingo doten alkarretaratzera, 13:30ean batuko dira. Bertan, abesbatza bakotxak bere koplak abestuko dauz eta gero danok alkarregaz amaituko dogu.
Elorrio
Ibilbidea 12:00etan hasiko da Herriko Plazan eta bertan Iturrizoro elkarteko kideak, Berriotxoa eta parrokiako abesbatzakoak eta parte hartu gura duten elorriarrak elkartuko dira. Ohitura denez, Santa Agedako abesti herrikoi eta errotuak herriko hainbat lekutan entzun ahalko dira. Jardunaldia borobiltzeko, bazkaria egingo dute Alkartu elkartean.
Jardunaldia Iturrizoro Elkarteak antolatu du, Udalarekin lankidetzan.
Durango, Herrian
Igandean 12:00etan, Aramotzeko 4-5eko aurrean


