Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | Benita lau neba-arrebetan gazteena zen. Durangoko bonbardaketa ostean, 15 urterekin, Frantziara ihes egin zuen amarekin eta ahizparekin Habana itsasontzian. Borrokalari antifaxista izan zen. PCEko militantea eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea. Durangoko parke batek bere izena dauka.


