dotb Durangaldeko Telebista

Berriztu bigarren eskuko azoka datorren zapatuan Berrizen

Berrizko probalekuan izango da 10:00etatik 14:30era

Datorren zapatuan ospatuko da bederatzigarren edizioa

BERRIZ | Aurten, datorren zapatuan, Berrizko probalekuan, Berrizturen bederatzigarren edizioa ospatuko dute. Azokan, urtero legez, zuzeneko musika eta kale artea izango dituzte lagun. «Gure kontsumoaren gutxitzea, berrerabilpena eta birziklapena bultzatu nahian sortutako ekimena dugu Berriztu», azaldu dute antolatzaileek.

Bertan arropa edo gailuak saldu, trukatu edo oparitzeko aukera izango dute. «Horrenbestez, aurten ere gure helburua erabiltzen ez ditugun edo botatzeko genituen gauzei bigarren aukera bat eskaintzea izango da», azpimarratu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.