dotb Durangaldeko Telebista

Gaur, Inazio deunaren egunean, ospatuko dute jaiak Belatxikietan

Goizeko 9etatik aurrera ekitaldi ezberdinak izango dira Amorebieta-Etxanoko auzoan

San Inazio egunean zehar ekitaldi ezberdinak egongo dira Belatxikietan

AMOREBIETA-ETXANO| Ohi denez Belatxikieta auzoan Inazio Deunaren eguna ospatuko dute domekan.

Horrela, domekako goizeko 9:00etan hasiko dira jaiak harrera eta txupinarekin eta 10:30ean Trikitixa saioa egongo da Izaro eta Irati Gastelu aizpekin.

Goizeko hamaiketan Beñat Ugartetxea eta Alain Barañano bertsolariak arituko dira. Eta 11:30 aizkolariak egongo dira, Julen Mendieta, Done Intxausti, Xabier Garcua ‘Utxu’ eta Manex Izagirrekin.

Bukatzeko 12:30ean Mariatxiak egongo dira Pantxo Balbuenarekin eta 15:00etatik aurrera musika girotua izango da auzoan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.