dotb Durangaldeko Telebista

MARTXOAK 31

MAIATZAK 22 | Lanean jarraituko dugu

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Asko aztertu da eta asko argitaratu da 1937ko Martxoaren 31n gertatutakoaz. Argazkian Gerediagak azken urteetan argitaratutako lan nagusiak daude. Durangoko bonbardaketa ezezik, Durangaldeko memoria historikoa aztertzen, berreskuratzen eta zabaltzen lanean jarraituko dugu.

MAIATZAK 21 | Elorrion “Laumunarrieta 1937”

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Memoria Historikoan sakontzeko elkartea sortu zen Elorrion 2018an.  2020an, “Gerra eta errepresioa Elorrion. 1936-1945′ liburua argitaratu zuten udalaren laguntzarekin. Durangon bezala, Elorrio ere bonbardatu zuten italiarrek 1937ko Martxoaren 31n. Bonbardaketan, zuzenean, zazpi lagun hil ziren.

MAIATZAK 20 | Durango 1936 Kultur Elkartea

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 2007an hasi zen lanean taldea. Egia, Justizia eta Ordaina eskatzen du. Gerrak iraun bitartean eta frankismoan Duragon egin ziren gehigikeriak azaleratzea da bere helburua. 2013an, “Memoriaren espazioa” egitea sustatu zuen Kurutziaga kalean, eta urriaren 24an oroimen ekitaldia antolatzen du gerra zibilean eta frankismoan biktima izandakoak gogoratzeko (Juan Eskubi Urtiaga …

MAIATZAK 20 | Durango 1936 Kultur Elkartea Leer más »

MAIATZAK 19 | Berriz 1936 Gogoratzen

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 2007an sortu zen elkartea Berrizen, gerra zibilean eta gerra ostean gertatutakoak jakiteko asmoarekin. Urtero, irailaren 11n, omenaldia antolatzen dute udalarekin batera, Felipe Urtiaga alkate izan zena gogoratzeko eta berekin batera, gerran hildakoak eta frankismoan errepresaliatutakoak. Udaletxe aurreko lorategian, “Oroimenaren bidea” inauguratu zen 2008an.

MAIATZAK 18 | Zaldibar Castet Kultur Elkartea

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 1993an hasi ziren Zaldibarren “Castet Eguna” antolatzen. 1937ko apirilaren 25ean Santamañazarren borrokaldia izan zen eta Iñaki Castet Eusko Gudarosteko Avellanedako batailoiko komandantea hil zen. Memoria berreskuratzeko Zaldibarko elkarteak urtero ekitaldia antolatzen du. 2016an, Gernikako Arbola plazan gerra zibilean hildako 28 herritarren izenak jasotzen dituen monolitoa ipini zuten.

MAIATZAK 17 | Otxandioko “Andikona Elkartea”

Durangoko bonbadaketaren 85. urteurrena DURANGO | Hamarkadak lanean daramatzan taldea da. Uztailaren 22an herriko Andikona plazan oroimen ekitaldia egiten dute, 1936ko bonbardaketan hildakoak gogoratzeko. Nestor Basterretxeak egindako “Heriotza zerutik etorri jakun” eskultura jarri zuten plazan 2011. urtean. Eusko Ikaskuntzak “Gerra zibila Otxandion” lana argitaratu zuen urte berean. Eta Otxandion ere, gerra zibilak herrian eragindakoak ezagutzera …

MAIATZAK 17 | Otxandioko “Andikona Elkartea” Leer más »

MAIATZAK 16 | Mañariko 13 alabak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Gerra garaian espetxeratutako Mañariko emakumeak izan ziren. Gehienak arrazoi politikoengatik (euskal nazionalismoaren zein errepublikaren aldeko propaganda burutzea edota euren aldeko botoa ematea). Bi-lau hilabeteko zigorra izan zuten gehienek, eta Larrinagako kartzelara eraman zituzten. 2020an Mañariko udalak omenaldia eskeini zien. Gerediaga Elkarteak egindako ikerketa izan zen oinarri eta “Atearen ostean, …

MAIATZAK 16 | Mañariko 13 alabak Leer más »

MAIATZAK 15 | Ehortzitakoen ikerketa

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 2021ean Durangoko kanposantuan hobi komunetan ehortzitako pertsonak identifikatu eta euren ondorengoak lokalizatzeko ikerketa egin zen. Kanposantuko erregistrotik kendutako orrien transkripzioan zerrendatzen ziren 84 pertsonen erreferentziak (ez beti izen-abizenak) izan ziren ikerketaren oinarri. 51 pertsona identifikatu ziren izen-abizenekin. Horietako 30en kasuan, euren ondorengoak ere aurkitu ziren.

MAIATZAK 14 | Gipuzkoako gerra komisaldegia

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Euzkadi egunkariak 1936ko urrian argitaratu zuenez, Gipuzkoatik ihes egin ostean, miliziano eta gudarien “Gipuzkoako gerra komisaldegia” Iurretako Bidegan etxean kokatu zen. Urriaren 1ean, esaterako,  Gipuzkoako batailoietako buruak Bideganen batzeko deialdia egin zuten, soldaduei iraileko nominak ordaintzeko dirua banatzeko.

MAIATZAK 13 | Udaberririk ankerrena

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | urtean argitaratutako komikia da. Ume batzuen begietatik 1937ko udaberrian gertatutakoa irudikatu eta kontatzen dute Unai Iturriagak eta Alex Sanvik. Durango 1936 Kultura Elkarteak sustatutako argitalpena izan zen. Udazkenerako berreditatu egingo du Durangoko Udalak.