Txupinazoa gaur botako da 19:00etan trikitilariekin
AMOREBIETA-ETXANO | Boroako San Pedro jaiak ospatuko dira asteburu honetan. Txupinazoa gaur arratsaldean jaurtiko da eta bihar hasiko da programa 12:30ean mezarekin. Ondoren Soinutxikie taldearen txanda izango da eta arratsaldean berriz, briska eta mus txapelketak. Eguna Eztanda taldearekin kontzertuarekin bukatuko da.



