dotb Durangaldeko Telebista

DBHko gazteek Elorrioko Gozagunea zabalik izango dute ikasturte osoko asteburuetan

Urritik ekainera arte egongo da zabalik, ostiral eta larunbatetan, 17:00tatik 20:30era bitartean

Gaur izango da ate-irekiera ekitaldia 

ELORRIO | Herriko Gazte Gozagunea gaur 0stiral zabalduko da,eta horretarako ate-irekiera ekitaldia egingo dute, merendola eta guzti. Dagoeneko atondu dute hilabete osorako egitaraua: zapatuan asanblada eta ping-pong txapelketa egingo dute; datorren asteko ostiralean oztopodun errelebo-jokoa eta zapatuan Mihiluze txapelketa; hilaren 18an esperimentuak eta 19an sukaldaritza tailerra; eta azken asteburuan, ostiralean zinemateka eta ping-pong txapelketa, eta zapatuan Arimen gauaren prestaketa.

Eta jarduerek jarraipena izango dute ikasturte osoan zehar. Animatu!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.