dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Neurri bereziekin ospatuko dute Salbadore Eguna Abadiñoko Gerediaga auzoan

Abuztuaren 5 eta 6an ospatuko dute jaia
Ekitaldiak neurri bereziekin ospatuko dira

ABADIÑO.- Urte berezia izanik ere, bihar, abuztuaren 5ean, iluntzean jasoko da Donien Atxa Gerediaga auzoko Salbadore Eguna ospatzeko.

Eta abuztuaren 6an, Salbadore Egunean, eguerdiko 12,00etan  meza egongo da aire librean joan diren auzotarren omendu eta agurtuz. Meza ostean ohi denez aurreskua eta atzeskua dantzatuko dira. Goizean zehar trikitilariak arituko dira plazan.

Eta arratsaldeko 18,00etan antzerkia egongo da «Panoli Kabareta» ikuskizunarekin. Eta gaueko 21,00etan triki doinuak izango dira entzungai Ansorregi eta Larrañagarekin. Ostean, 22.00etan bertso saioa egongo da Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Miren Amurizarekin. Horretaz gain, 2020ko Hamabien Harriren kamisetak salgai egongo dira.

Programazioa

Bestalde, abuztuaren zehar Argazki erakusketa egongo da «Salbadore jaiak bi hamarkada argazkietan» izenekoa.

Gauden egoera dela eta neurri bereziekin ospatuko da jaia. Horrela, txosna zerbitzua ez da izango eta bertso saiora eta «Panoli Kabareta» ikuskizunera joan ahal izateko aurretik telefonoz deitu egin beharko da (bertso saioa 626 945 623/ ikuskizuna 645 008 913). Ekitaldi guztiek aforo mugatua izango dute, ikusleak jezarrita egongo dira eta derrigorrezkoa izango da maskara izatea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime