[dotb.eus] Akroyoga saioa Abadiñoko gazteendako

Izen-ematea 14tik 18ra egin behar da Udal Mediatekan edo Errota Kultur Etxean
Yoga, akrobazia eta masaje thailandiarra batzen ditu akroyogak

ABADIÑO.- Gazteendako akroyoga saioa antolatu du Abadiñoko Udalak hil honen 26rako. Yoga, akrobazia eta masaje thailandiarra batzen dituen diziplina da akroyoga.

Ekitaldia 2005-2008 urteetan jaiotako gazteei zuzenduta dago eta Zelaieta Herri Eskolan egingo da, 17:00etatik 19:00etara, Abañoko Gaztiek udal programaren barruan.
Izen-ematea hil honen 14tik 18ra egin behar da Udal Mediatekan edo Errota Kultur Etxean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: