Gaur goizean burutu da Mugarra Triatloi Taldeak antolatzen duen kirol froga
Jon Mendizabal eta Paule Miota suertatu dira irabazle
DOT KIROLAK.- Ohi denez, jaiak hasi baino lehen Mugarra TT-k, Duatloi Herrikoia antolatzen du. Gazte, ume eta helduek parte hartu dute gaur goizean kirol froga honetan. Guztira ia 400 partaide izan dituzte hiru frogek. Jon Mendizabal, Indarpark, eta Paule Miota, Mugarra TT, suertatu dira irabazle gaurko nagusien edizio honetan.





