Durango Arte eta Historia museoan izango da, hizlaria Uxue Alberdi

DURANGO.- Gaur ostirala, hilak 18, Hitzez eta Ahotsez ekimenaren seigarren edizioa hasiko da. «Urte berriarekin batera hasi gara motorrak berotzen eta aurtengo ediziorako Askatasuna aukeratu dugu gai bezala», azaldu dute antolatzaileek
Horrela, lehen hitzordua gaur izango da 19etan Durangoko Arte eta Historia Museoan, eta bertan Uxue Alberdi izango da hizlari. Hitzaldiaren izenburua Bertsoraino izango da.



