Bertan Bizkaiko Emakumezkoen Binakako Pentatloi Txapelketa eta Bizkaiko Orga Joko Txapelketa ospatuko dira

DOTKIROLAK.– Uztailaren 24an Berrizen Herri Kiroletako jardunaldia ospatuko da Berrizburun eguerdiko 12:00etan. Bertan Bizkaiko Emakumezkoen Binakako Pentatloi Txapelketa eta Bizkaiko Orga Joko Txapelketa ospatuko dira.
Karmele Gisasola “Zelai III” eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orberen aurka arituko dira Bizkaiko Emakumezkoen Binakako Pentatloi Txapelketan. Lana, giza proba, aizkora eta korrika egin beharko izango dute parte hartzaileek.
Eta ondoren Ousmane Drame, Jon Ander Malaina, Igotz Ardeo eta Eloy Salterain abadiñarra Bizkaiko Orga joko txapelketan lehiatuko dira


