Eguerdiko 12.30ean San Prudentzio jaien barnean

ABADIÑO.- Bihar, maiatzak 6, eguerdiko 12.30ean Jaizale txistulariek kontzertua emango dute Matienako San Prudentzio jaien barnean Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean.
Bertan entzungo diren abestian Joaquin Iruretagoienaren ‘Amaiur’, Raimundo Sarrieguiren ‘Minueto’, Jesús Guridiren, Carmelo Ibarzabalaren ‘Rapsodia de Cantos Vascos’, edota ‘Mendiko Soinuak’ izango dira besteak beste.


