Ana Otadui eta Jose Antonio Ardanza elorriarrak bertan izango dira

ELORRIO.- Gaur, 11,40ean helduko dira agintariak Elorrioko Sortze Garbia parrokiara 12,00etan ospatuko den meza nagusira. Bertan Iurretako Korue egongo da. Ana Otadui eta Jose Antonio Ardanza elorriarrak bertan egotea itxaroten da beste ordezkari batzuen artean.
Ondoren 13,00etan luntxa egongo da Berri-Otxoa kalean trikitilari eta bertsolariekin.
Gaurko jaia 20,00etan bukatuko da Berri-Otxoa Abesbatzarekin Santa Anako kaperan.


