Iurretako Udalak martxan jarri zuen gazteen parte hartze prozesuaren barnean

IURRETA.- Martxoan hasitako IU!Gazte ekimenaren barruan Iurretako Udalak herriko jaietako gazteen ideiak ezagutu eta saritu nahi ditu. Hau dala eta, bihar maiatzaren 25ean Institutuan goizeko jolastorduan lehenengo batzarra egongo da.
Jaietarako ideia deialdia 2017 urteko lehen sei hilabetean garatu den IU! Gazte prozesutik sortutako proposamena da. Ekimen honen bidez gazteei herriko jaietako programazioan parte-hartze aktiboa eskaini nahi zaie, euren nahi eta beharretara moldatzen den jai-eredu batera hurbilduz.
12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ideiak aurkezteko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.
Ideiak gazteideiak@iurreta.eus helbide elektronikora bidali ditzakete ideiaren edo ekintzaren titulua eta deskribapenarekin, ideia edo ekintza aurrera eramateko beharrezko diren baliabideak azalduz eta datu pertsonalakekin
Jasotako proposamen guztiak Iurretako Kultura arloko epaimahai batek aztertuko ditu eta aukeratuak suertatzen direnak aurrera eramango dira.
Irailetik aurrera, eta eredu honetan oinarrituz, Udalak beste ideia deialdi bat jarriko du martxan. Kasu honetan urte osoko kultura programazioan gazteen partehartzea sustatzeko asmoarekin.


