Ekitaldia, gaur arratsaldeko 19,00etan izango da Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean

IURRETA.- Gaur, arratsaldeko 19,00etan aurkeztuko da Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean Joseba Sarrionandiaren «Hilda dago poesia?» poemen antologia katalanera itzulita.»Es morta la poesía?» izeneko liburua Pol·len Edicions-ek argitaratu du.
Ekitaldian, besteak beste, Ainara Munt Ojanguren eta Víctor Sunyol itzultzaileek parte hartuko dute.


