Curriculumak urtarrilaren 7a aurretik aurkeztu behar dira

ZALDIBAR.- 2020an Zaldibarko Euskaraldia dinamizatzeko pertsona bat hartuko da Topagunearen bitartez.
Astean hamar ordutako lanpostua estali nahi da, Zaldibarren Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. 12 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, urtarrilaren 20tik hasita. Zaldibarko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:
Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak,
norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
Curriculumak urtarrilaren 7a aurretik aurkeztu behar dira. Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako helbide elektronikora bidali ahalko dira: jon@topagunea.eus


