Emanaldia 18:00etan hasiko da

DURANGO | Iratxoen Kantu Sekretuak eta Gookapi Mundua ezagutzeko aukera izango dute umeek igande honetan Andra Mariko elizpean arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Iratxoen kantu sekretuen bidez Gookapi baso magikoan murgilduko dira eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko dituzte. Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikusentzuleei bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkie eta baita mundu magikoan murgiltzeko koreografiak erakutsiko ere.
Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek Iñigito txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga eta Ugaitz Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin talde berezi bezain txundigarria sortu dute, eta magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz. Nola? Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin… eta gero beste bat dator, eta beste bat… eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da.

Hau gutxi balitz, emanaldia bukatzean Gookapiko mundu magikoaz disfrutatzen jarraitzeko aukera dago. Gookapiren Youtubeko kanalean edo web atarian. https://gookapi.com/eu/hasiera/
Gookapi familientzako eta haurrentzako sortutako eduki digitalen plataforma euskaduna da. Eta une honetan iratxoak dira dituen eduki ezberdinen protagonistak:
Lizen Sormen Tailerra: Liz iratxoarekin batera eskulanak, sukaldaritza eta esperimentuak egiten ikas dezakegu. https://gookapi.com/eu/lizz-en-tallerra/
Mithy Esploratzailea: Mithy iratxoarekin batera Euskal Herriko hainbat ingurune natural ezagutuko ditugu. https://gookapi.com/eu/mithy-exploratzailea/
Pintxo Klima Aldaketaren Aurka: Pintxo iratxoarekin batera klima aldaketan eragina izaten dezaketen gauzei buruz ikasiko dugu. https://gookapi.com/eu/pintxo-aldaketa-klimatikoaren-aurka/
Iratxoen kantu sekretuak: Iñigito Txapelpunk abeslariak sortutako abestiak eta bideoklipak ikus daitezke. https://gookapi.com/eu/iratxoen-kantu-sekretuak/



