dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko 40 Minutu Rock jaialdiaren sarrerak salgai Herri Dendan

Zortzigarren edizioak aldarri ugari batuko ditu, artean talde palestinar baten bisita ere izango duelarik

Jaialdia datorren ostailaren 24 izango da Landako Gunean

DURANGO | Badator 40 Minutu Rocken edizio berri bat. 2024k otsailaren 24an Landako Gunean milaka pertsona batuko dituzte “Oihuka astinduz orratzak” lelopean. «Izan ere, euskal preso politikoek eta beraien senideek, ondo dakigunez, 40 minutuko bisitak soilik izaten dituzte elkarrekin egon ahal izateko», azaldu dute antolatzaileek. «Denborak elkar ikusteko aukera eman baino, frustrazioa eta amorrua eragiten die gertukoei, eta erlojuaren orratzak astintzeraino oihukatzeko beharra dugu», gaineratu dute.

Aurten, Landako Gunetik harago joango da 40 Minutu Rock, hesi guztiak gaindituz, eta Euskal Herria Durangora begira jarriko da. Gainera, DAM hip hop talde palestinarra izango da gurekin. Elkartasun ekimen legez ulertzen dute kontzertua, izan ere, Palestinako herriari baldintzarik gabeko babesa eman gura dio 40 Minutu Rockek. Haren borondateari eta duintasunari errespetua eta miresmena diete, bere lurrean irauteko eta bere askapenaren alde borrokatzeko. «Palestinak hamarkada luzez bizi duen okupazioak bereziki larritzen eta haserretzen gaitu, hala, Israelen gidaritzako genozidioa erabat gaitzesten dugu. Elkartasun jaialdia da gurea eta Palestinaren egoeraren larritasuna sozializatzeko betebeharrean aurkitzen gara. Beraz, nola hobeto palestinarrekin eurekin egitea baino: DAM taldearen musikak ondo baino hobeto transmititzen ditu palestinar herriaren oihu eta aldarriak, erdu gurekin haiekin batera mundua dantzan jartzera!», azaldu dute antolaitzaileek.

Aurtengo edizioan, hamazortzi talde (norbanakoak zein taldekakoak) izango dira 40 Minutu Rockeko oholtzetan:

  • Oholtza nagusian:
  • Arene 6
  • Belako
  • Burutik
  • DAM
  • Des-kontrol
  • Esne Beltza
  • Hofe x 4:40
  • Ibil Bedi
  • Nevadah
  • Nøgen
  • Raimundo el Canastero
  • Streetwise
  • Su ta Gar

 

  • Alboko karpan:
  • DJ Kuku
  • LaMia Mari
  • Kiliki Frexko DJ Set
  • Pineapple Sweets
  • Xaukena xauk

 

Sarrerei dagokienez, abenduaren 6tik 10era Herri Dendan (Durango, Andra Mari kalea, 6) salgai egongo dira sarrera fisikoak. Ondoren, abenduaren 15etik aurrera, herri hauetan eskuratu ahalko dira ( ohiko  tokietan):

  • Durango
  • Elorrio
  • Bilbo
  • Gernika
  • Donostia
  • Arrasate
  • Gasteiz
  • Iruñea

Online sarrerak, berriz, joko duten taldeen zerrenda ezagutarazten den egunetik, abenduaren 3tik alegia, BIBE atarian daude salgai. Sarrera bakoitzak 20 euro balio du aurretiaz erosiz gero, eta sarrerarik geratuko balitz, 25 euro balioko du jaialdiaren egunean bertan.

Oihuka astindu ditzagun orratzak! Otsailaren 24an, denok Durangora!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime