dotb Durangaldeko Telebista

Elorrioko ‘Herrizaintza’ egitasmoak boluntarioak behar ditu

Askotariko eragile sozialekin elkarlanean, sare komunitario bat osatzean datza Udalak kudeatzen duen Herrizaintza proiektua

Herrizaintza proiektua 2022. urtean abiatu zen

ELORRIO | Gura gabeko bakardadea pertsonen arteko harremanak nahikoak ez direla nabaritzerakoan sentitzen da, nahi genukeen kalitate edo intentsitatekoak ez direnean. Egoera hori ez da aukeratzen, eta gure ongizateari eta osasun-egoerari eragin diezaioke: norbere autozainketa-errutinetan sedentarismoa, tabakismoa, dieta ez oso osasuntsua eta ordutegi desorekatuak moduko dinamikak areagotzen dira.

Bakardade mota hau pairatzen duten herritarrei laguntzeko asmoz, Elorrioko Udalak Herrizaintza egitasmoa jarri zuen martxan 2022ko maiatzean. Askotariko eragile sozialekin elkarlanean, sare komunitario bat osatzean datza, gura gabeko bakardadearen ondorio negatiboak leuntzen laguntzeko, eta modu horretan, arrisku egoerak saihesteko.

Era berean, oso garrantzitsuak dira boluntarioak edo “bidelagunak”. Hauen egitekoa bakarrik sentitzen diren pertsonei akonpainamendua egitea da, noizean behin telefonozko dei bat eginda. Hau da, aterki batek bezala, babesa eskaintzen diete, egunerokoari aurre egiteko indarra.

Bi urte eta erdiko ibilbidean hainbat erabiltzaileri zerbitzua eman die Herrizaintzak, hortaz, proiektu honekin jarraitzeko asmoa dauka Elorrioko Udalak. Momentu honetan 13 bidelagun (boluntario) eta 13 erabiltzaile daude. Itxaron zerrendan erabiltzaile gehiago daudenez, boluntario bezala parte hartzeko dei egiten die Udalak Elorrioko herritarrei, dagoen eskariari modu eraginkorrean erantzun ahal izateko.

Partaide izateko prestutasuna dutenek bi bide dituzte aukeran: 688 65 54 61 telefonora deitzea edo herrizaintza@elorrio.eus helbidera idaztea.

1 comentario en “Elorrioko ‘Herrizaintza’ egitasmoak boluntarioak behar ditu”

  1. Menos voluntarios y más empleos

    Lo q tiene q hacer el Ayuntamiento es contratar a gente y generar empleo!!!!!
    y no pedir voluntarios
    O se ha gastado el dinero en el famoso cantón ?
    Basta ya de tomarnos el pelo
    A ver con esta alcaldesa,,,,,, , se comprará un baserri? Montará un hotel?…..

    Ahhh vale,,,, subirá los impuestos

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.