40 urte bete dituen Elorrioko ekologia taldeak iraganeko kartelez osatutako galeria jarri du ikusgai Iturri Kultur Etxean
ELORRIO | Ingurumenaren eta izaki bizidunen aldeko ekimenak egin izan ditu bere ibilbidean zehar Elorrixa Ekologia Taldeak, hainbat kolektiborekin elkarlanean.
Sare eta dinamika horien berri ematen duten kartelak erakustearen alde egin dute oraingoan, bisitariari atzera begirako gogoeta bat proposatuta.
Elorrixaren artxibo oparoak 80ko hamarkadatik aurrerako borroka sozialen lekukotasuna gordetzen du. Irailaren 30era arte, Iturri Kultur Etxeko erakusketa aretoan daude zintzilik balio estetiko handia duten eta hurbileko gai historikoez hitz egiten diguten laminak.