dotb Durangaldeko Telebista

Eñaut Aiartzaguena Bravo irudigileak liburu berria argitaratu du

Akuarela-pinturaren teknikari buruzko azalpenak eta adibide praktikoak dakartza liburuak

Akuarelak aire zabalean liburua argitaratu berri du UEUrekin Eñaut Aiartzaguena Bravo irudigileak

IURRETA |  Akuarelak aire zabalean liburua argitaratu berri du UEUrekin Eñaut Aiartzaguena Bravo irudigileak. Akuarela-pinturaren teknikari buruzko azalpenak eta adibide praktikoak dakartza liburuak.

Euskal Herrian eta euskaraz idatzita, aire zabalean margotzen aritzeko beharrezko ezagutzak laburbiltzearekin batera, haur nahiz heldu, etxean nahiz kalean, arte plastikoekin gozatzera animatzea du helburu argitalpenak.

Eñaut Aiartzaguena Bravo (Iurreta, 1988) irudigilea da eta komikigintza, proiektu pedagogikoak eta akuarela-ilustrazioak lantzen ditu. Arte Ederretan lizentziatua hainbat argitalpenetan egin izan ditu kolaborazioak, hala nola Argia (Xapoketan, 2019; Hizki Pizti, 2023), Hik hasi (2017-2023), Aizu (2020-2023) edo Txikipedia (2021-2023). 2021. urtetik, akuarela-margoetan espezializatuta, marrazketa- eta pintura-tailerrak ematen ere jardun du, haur, gazte nahiz helduentzat.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

preload imagepreload image