dotb Durangaldeko Telebista

Julen Apella berriztarrak Ondarruko Augustin Zubikarai nobela beka lortu du

Abizen berri bat gaur eta hemen kokaturiko eleberri bat izango da

Apellak eroango du zortzi mila euroko saria

BERRIZ | Julen Apella Santamaria idazle berriztarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela beka saria. Aurkezturiko ia hogei lanen artean, Abizen berri bat izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta, horrenbestez, Apellak eroango du zortzi mila euroko saria. Honekin batera, Elkar argitaletxearen eskutik nobela ere argitaratuko du, hemendik urtebetera, orain proiektua dena amaitutakoan. Saria atzo arratsaldean eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jaialdiaren barruan.

Abizen berri bat gaur eta hemen kokaturiko eleberri bat izango da, gazte batzuen harremanetan eta noraezean zentratua. Jokin eta Felix lagunak dira, biak ari dira karrera amaitzen, baina oso desberdinak dira izaeraz, eta oso bestelakoak dituzte familia eta klase soziala ere, etorkizunari begiratu eta harreman berriei heltzerakoan horrek dakarren guztiarekin. Lanaren anbizio linguistiko zein intelektuala azpimarratu du epaimahaiak irabazlearen dohainak zehaztean.

Julen Apella Santamaria (Berriz, 1998). Euskal ikasketetan graduatua da, eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterrak egina. Orain arte poesia-liburu bat kaleratu du: Postal bat desertuan, DK sariaren irabazlea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.