Aurten gonbidatutako taldea Iruñako Duguna izango da
DURANGO | Aspaldiko ohiturati eutsiz Kriskitin dantza taldeak alaitasunez, kolorez eta umorez bete nahi du Durangoko Azoka inguruak eta Ezkurdi, abenduaren 7an, zapatua.
Azokako egitarau ofizialean dantzek toki askorik izaten ez duten arren, «dantza maite dugunok ezin dugu huts egin Euskal Herriko kulturaren hiriburu bihurtzen den egunetan, kalean bederen, gure aletxoa jartzeari, dantza ere kultura baita» azaldu dute dantza taldearen arduradunek.
Aurten gonbidatu bereziak izango dira gainera, Iruñetik etorriko diren Duguna taldeko 20 bat dantzari gazte, heuren musikariekin.
Kriskitin taldetik, berriz, 60 dantzaritik gora irtengo dira plazara, 3 urtekoa txikiena eta 70koa nagusiena, Jaizaleko txistulariak eta Nerea Zarandona akordeoi jotzailea lagun dituztela.
Programa:
Eguna: abenduaren 7a, zapatua
Ordua: 12:00 Merkatu plaza ostetik irteera kalejiran
Durangoko Azokako plazan dantza saioa
Ezkurdin dantza saioa
Euria balitz Ezkurdi Frontoian