dotb Durangaldeko Telebista

Kristina Mardaras iurretarra omendu du Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak

Antolatzaileek Mardarasen bertsolari ibilibidea omendu nahi izan dute

Ekitaldia atzo izan zen Euskalduna Jauregian
Kristina Mardaras familiarekin eta udal ordezkariekin atzoko ekitaldian.ARGAZKIA: Iurretako Udala

IURRETA| Kristina Mardarasek Bizkaiko Emakume Sortzaileen omenaldia jaso zuen atzo Bilbon, Euskalduna Jauregian egin zuten III. Topaketaren baitan. Antolatzaileek Mardarasen bertsolari ibilibidea omendu nahi izan dute. Antolakuntzak azpimarratu du Mardarasek bertsolaritzan egin duen ibilbidea erreferentzia dela emakume sortzaile askorentzat.

Kristina Mardaras (Iurreta, 1948) umetatik bertsozaletu zen eta 1982an Durangoko bertso-eskolan eman zituen lehen pausoak. 1986an Txapelketa Nagusian hartu zuen parte eta bera da Txapelketa Nagusi batean parte hartu duen lehenbiziko emakumezko bertsolaria. Geroztik ibilibide luzea egin du Mardarasek.

Bizkaiko Emakume Sortzaieleen III. Topaketak Iurretako bertsolariaren irudia baliatu du aurtengo edizioko euskarri nagusitzat.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.