19 urterekin, Irun Hiriko Kutxa Literario Saria jaso du euskarazko poesiaren alorrean «Dena ametsa den irudipena» lanari esker

DURANGO.- Leire Vargas durangarrak bere lehen liburua aurkeztuko du aste honetan. 19 urterekin, Irun Hiriko Kutxa Literario Saria jaso du euskarazko poesiaren alorrean «Dena ametsa den irudipena» lanari esker.
Aurpezkena aste honetan izango da, gaur ostegunea, hain zuzen, TXO! Txoria Nuen Maite tabernan 19:00etan eta asteburuan Durangoko Azokan. Gaur bertsotan Oihana Arana eta Erika Lagoma arituko dira, gai-jartzaile gisa berriz Miren Amuriza egongo da.
Leire aste honetan DOTBko Ondoan Dot saioan egon da, hemen bere elkarrizketa: