dotb Durangaldeko Telebista

Mallabiko Udalak berdintasunaren aldeko tailerrak eskainiko ditu

Bi tailerrak 16:00etatik 19:00ak arte izatea aurreikusten da. Puntualtasuna funtsezkoa izango da

Martxoak 21ean izango dira tailerrak

MALLABIA | Udalak Zapatuero programa garatzen jarraitzen du, aisialdi hezitzailea eta parte-hartzailea sustatuz, eta berdintasuna, errespetua, aniztasuna eta lankidetza bezalako balioak indartuz. Oraingoan, martxoaren 21eko jardunaldian adinaren arabera bereizitako bi proposamen eskainiko dira, sormena eta berdintasunaren inguruko hausnarketa bultzatuz.

Berdintasun tailerra – Kontzejuzarrean

Txikienei zuzendutako jardueran, parte-hartzaileek brotxe eta giltzatako pertsonalizatuak sortuko dituzte. Sormen-prozesu baten bidez, berdintasuna, errespetua, adiskidetasuna, lankidetza eta aniztasuna landuko dituzte. Tailerrak adierazpen artistikoa eta ikaskuntza uztartuko ditu, parte-hartzea eta talde-lana sustatuz, giro seguruan.

Frida Kahlo tailerra  – Zurrutokian

Nerabeek Frida Kahloren bizitza eta berdintasunaren alde egindako ekarpena ezagutuko dituzte lehenik, eta ondoren birziklatutako potoak apaindu eta loreontzi bihurtuko dituzte. Proposamen honek kultura, jasangarritasuna eta sormena uztartzen ditu, artearen bidez hausnarketa eta garapen pertsonala sustatuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.